JENDE GEHIEGI DAGO





Nere ordularian goizeko ordubata da. Ez dakit goiz den edo ez. Horrela esanda ez da oso berandu, baino...
nahiko berandu da, zeren hemen jateko ez dago ezer. Ez dago ezta ogirik ere.
Beldurra da hemen dagoena. Orain jabetu naiz zerk egin duen azkeneko zarata. Ustegabean, orain dela gutxi beste talde bat etorri da Egoitzara, espero dut eta esperoko dute besteak ere, azkena izango dela.
Etorri berri hauek, auskalo ze pila den, zubia zauritu egin dute piskat, ez da larritzekoa, baino ez dio mesede handirik egin Bidasoa Ibaiari.
Egoitza eta Gipuzkoa lotzen duen zubia berritua dago, duela berrogei  urte edo horrela berritu zuten.
Iruditzen zait 1.972 urtea oso garrantzitsua izan zela Bidasoa bailaran eta esango dut zergatik.
Orduan Portugesak utzi zuten etortzeari mendiz mendi, gero Bidasoara sartzeko. Ez ziren bakarrak Ibai maitagarri hau utzi genuenak piskat....
Baino piskat bakarrik, ezineskoa da Lapurdi eta Gipuzkoa banatzea, milaka eta milaka urte bizi dira elkarrekin eta horrela beste milaka eta milaka egingo dituzte.
Konturatu gabe galdu egin  naiz nere gazte denboran.
Berriro eta azkar, jaitsi behar dut errealitatera. Ia ez dut indarrik panorama hau nolakoa den explikatzeko.
Denbora ez galtzeko esango dut azkar, Anbulantzi bat etorri dela, oso gutxitan ikusi da Egoitzan horrelako autoa. Nahi dut esan orain arte, gerora, ikusi egin behar.....
Ba dirudi gaur ez dela egun harrunta, ez dakit zergatik zerbaitek esaten dit egun berezia dela, agian ustegabe handi bat. Edo ez.
Nere begirada piskat altxa ezkero, nahiko ondo ikusten dut Bulegoa, Egoitzaren motorra. Hori esan dut Lekaimeak ia egun osoa bertan pasatzen dutelako, hor hartzen dira erabaki denak, garrantzitsuak eta ez hain garrantzitsuak.
Gaurkoa ez dakit nola klasifikatu. Korapilatu egin da dena eta horrela oso zaila da asmatzea.
Bulego barruan nabarmena da dagoen giroa. Bada ordubete Ainhoa lehioan dagoela, begiak anbulantziaren barruan sartuta. Pensatzen dago, zalantza pila ditu, momentutik momentura aldatzen du bere erabakia.
Ez daki zer egin. Ordua aurrera doa eta jendea gero eta gehiago azaltzen da, momentu honetan ia ezin da ibili
Egoitzan. Hori dena gutxi balitz, jendea zuzen zuzen Bulegora doa.
Ba dakite bere arazoa hor konponduko dela, hor bakarrik. Horregatik eroak bezela ari dira bulegoko atea bultzatzen.
Jende pila pila dago!!!! Ezin da sinistu ikusten ari garena egia denik, hain egia da Ainhoak lehioa ireki behar izan duela.
-- Egun on denoiri. Bi gauza esatera atera naiz lehiora. Bat eta garrantzitsuena, Ilargi Beltz Egoitzak gaur eguerdian jaten emango duela.
Bigarrena eta oso garrantzitsua ere, mesedez Egoitzaren arauak betetzeko, gauzak ondo egiten baldin baditugu ez da ezer txarrik gertatuko, aldiz ez baldin baditugu arauak errespetatzen edozer gauza gerta daiteke.
Ainhoari ez zaio ezer entzuten, hemen bilduden jende pila sekulako zarata ateraten ari da !BAZKARIA ORAIN!!!! BAZKARIA ORAIN!!!!!
Ainhoak berehala itxi du lehioa. Ze momentu txarra bizi izan duen Egoitzako arduradunak! Gustora eseri da bere aulkian.
Hala ere ez du lasaitzeko aukerarik,  Nereak ba dauka zer esan, bere begiradak sua botatzen du.
-- Zergatik ez duzu erabaki hiru ordu lehenago. Orduan eman behar zenion baietza bazkariari, orain ez da posible izango hainbeste jende sartzea gure Egoitzan.
-- Ez hasi orduz lehen dena hankaz gora jartzen. Esan dut eta berriro errepikatuko dut : gauzak ondo egiten baldin baditugu, ez dela egongo arazorik. Zu bezela hasten badira beste denak.....auskalo zer gertatu daitekeen. Hogei mila lagun bazkalduko dute gure Egoitzan.
-- Gezurti bat zara Ainhoa, gezurti handia. - Nereak piztu du gaurko sua - orain arte ez zenuen dirurik ezta ogi bat erosteko ere eta bat batean miloit bat Euro atera duzu patrikatik. Nola egiten dituzu mirari hoiek ?
-- Oso erreza da explikatzen. Jaungoikoari eskatu dizkiot hamar miloi Euro.
-- Zer daukazu .Jaungoikoarekin, harreman berezi bat agian.
-- Harreman garbia daukat Jaungoikoarekin, oso garbia. Hobe zenduke zuk ere Jaungoikoarekin beste harrreman bat edukiko ba zenduke. 
-- Egon zaitez isilik mesedez - Nereak bere onetik aterata dago - bai zu eta bai zure lagunak, luxusko prostitutak bezela bizi zarete eta.
-- Jesus Maria ta Joxe! Nola ausartzen zara guri horrelako zerrikeriak leporatzen. Guk Egia eta Maitasunaren bidea jarraitzen dugu.
-- Isildu zaitez, isildu zaitez, bestela....non zenuen gordeta diru hori orain arte!!
-- Hemen ez da ezer gordetzen. dagoenean mahai gainean jartzen dugu eta ez dagoenean, ba ez dago.
-- Gezurra da!!!!!!!Gezurretan zabiltza!!!!