JENDE GEHIEGI DAGO





Nere ordularian goizeko ordubata da. Ez dakit goiz den edo ez. Horrela esanda ez da oso berandu, baino...
nahiko berandu da, zeren hemen jateko ez dago ezer. Ez dago ezta ogirik ere.
Beldurra da hemen dagoena. Orain jabetu naiz zerk egin duen azkeneko zarata. Ustegabean, orain dela gutxi beste talde bat etorri da Egoitzara, espero dut eta esperoko dute besteak ere, azkena izango dela.
Etorri berri hauek, auskalo ze pila den, zubia zauritu egin dute piskat, ez da larritzekoa, baino ez dio mesede handirik egin Bidasoa Ibaiari.
Egoitza eta Gipuzkoa lotzen duen zubia berritua dago, duela berrogei  urte edo horrela berritu zuten.
Iruditzen zait 1.972 urtea oso garrantzitsua izan zela Bidasoa bailaran eta esango dut zergatik.
Orduan Portugesak utzi zuten etortzeari mendiz mendi, gero Bidasoara sartzeko. Ez ziren bakarrak Ibai maitagarri hau utzi genuenak piskat....
Baino piskat bakarrik, ezineskoa da Lapurdi eta Gipuzkoa banatzea, milaka eta milaka urte bizi dira elkarrekin eta horrela beste milaka eta milaka egingo dituzte.
Konturatu gabe galdu egin  naiz nere gazte denboran.
Berriro eta azkar, jaitsi behar dut errealitatera. Ia ez dut indarrik panorama hau nolakoa den explikatzeko.
Denbora ez galtzeko esango dut azkar, Anbulantzi bat etorri dela, oso gutxitan ikusi da Egoitzan horrelako autoa. Nahi dut esan orain arte, gerora, ikusi egin behar.....
Ba dirudi gaur ez dela egun harrunta, ez dakit zergatik zerbaitek esaten dit egun berezia dela, agian ustegabe handi bat. Edo ez.
Nere begirada piskat altxa ezkero, nahiko ondo ikusten dut Bulegoa, Egoitzaren motorra. Hori esan dut Lekaimeak ia egun osoa bertan pasatzen dutelako, hor hartzen dira erabaki denak, garrantzitsuak eta ez hain garrantzitsuak.
Gaurkoa ez dakit nola klasifikatu. Korapilatu egin da dena eta horrela oso zaila da asmatzea.
Bulego barruan nabarmena da dagoen giroa. Bada ordubete Ainhoa lehioan dagoela, begiak anbulantziaren barruan sartuta. Pensatzen dago, zalantza pila ditu, momentutik momentura aldatzen du bere erabakia.
Ez daki zer egin. Ordua aurrera doa eta jendea gero eta gehiago azaltzen da, momentu honetan ia ezin da ibili
Egoitzan. Hori dena gutxi balitz, jendea zuzen zuzen Bulegora doa.
Ba dakite bere arazoa hor konponduko dela, hor bakarrik. Horregatik eroak bezela ari dira bulegoko atea bultzatzen.
Jende pila pila dago!!!! Ezin da sinistu ikusten ari garena egia denik, hain egia da Ainhoak lehioa ireki behar izan duela.
-- Egun on denoiri. Bi gauza esatera atera naiz lehiora. Bat eta garrantzitsuena, Ilargi Beltz Egoitzak gaur eguerdian jaten emango duela.
Bigarrena eta oso garrantzitsua ere, mesedez Egoitzaren arauak betetzeko, gauzak ondo egiten baldin baditugu ez da ezer txarrik gertatuko, aldiz ez baldin baditugu arauak errespetatzen edozer gauza gerta daiteke.
Ainhoari ez zaio ezer entzuten, hemen bilduden jende pila sekulako zarata ateraten ari da !BAZKARIA ORAIN!!!! BAZKARIA ORAIN!!!!!
Ainhoak berehala itxi du lehioa. Ze momentu txarra bizi izan duen Egoitzako arduradunak! Gustora eseri da bere aulkian.
Hala ere ez du lasaitzeko aukerarik,  Nereak ba dauka zer esan, bere begiradak sua botatzen du.
-- Zergatik ez duzu erabaki hiru ordu lehenago. Orduan eman behar zenion baietza bazkariari, orain ez da posible izango hainbeste jende sartzea gure Egoitzan.
-- Ez hasi orduz lehen dena hankaz gora jartzen. Esan dut eta berriro errepikatuko dut : gauzak ondo egiten baldin baditugu, ez dela egongo arazorik. Zu bezela hasten badira beste denak.....auskalo zer gertatu daitekeen. Hogei mila lagun bazkalduko dute gure Egoitzan.
-- Gezurti bat zara Ainhoa, gezurti handia. - Nereak piztu du gaurko sua - orain arte ez zenuen dirurik ezta ogi bat erosteko ere eta bat batean miloit bat Euro atera duzu patrikatik. Nola egiten dituzu mirari hoiek ?
-- Oso erreza da explikatzen. Jaungoikoari eskatu dizkiot hamar miloi Euro.
-- Zer daukazu .Jaungoikoarekin, harreman berezi bat agian.
-- Harreman garbia daukat Jaungoikoarekin, oso garbia. Hobe zenduke zuk ere Jaungoikoarekin beste harrreman bat edukiko ba zenduke. 
-- Egon zaitez isilik mesedez - Nereak bere onetik aterata dago - bai zu eta bai zure lagunak, luxusko prostitutak bezela bizi zarete eta.
-- Jesus Maria ta Joxe! Nola ausartzen zara guri horrelako zerrikeriak leporatzen. Guk Egia eta Maitasunaren bidea jarraitzen dugu.
-- Isildu zaitez, isildu zaitez, bestela....non zenuen gordeta diru hori orain arte!!
-- Hemen ez da ezer gordetzen. dagoenean mahai gainean jartzen dugu eta ez dagoenean, ba ez dago.
-- Gezurra da!!!!!!!Gezurretan zabiltza!!!!  









SOLUZIOA DAGO





Denborak presa dauka, agian dakielako hemen ez dagoela lekurik gehiago, bestela batzuk uretara sartu beharko dute.
Hori ez da inoiz gertatu eta ez zait iruditzen gaur gertatuko denik.
Hemen beste zerbait gertatu dena dago. IDOIAK, NEKANE, eta NEREA pankarta handi bat egin dute.
 ILARGI BELTZ EGOITZEAN JANARIA BADAGO.
Orain arte triste xamar zeudenak, orain animatu egin dira. Hori da gertatzen dena, pertsonak bizian bizirik jarraitzen dutenean.
Baina ez dira bakarrak. Ainhoak bukatutzak eman du atsedena eta berriro prest dago bilera hasteko.
Garbi ikusi du zazpi Lekaimeak bertan daudela eta noski, horrek esan nahi du......auskalo zer.
-- Beste modura hasi nahi nuen bilera - Ainhoa hasi da - baina egoera egosgorra da eta egosgorra da hemengo hiru Lekaime azpijokoa egiten ari direlako. Inoiri esan gabe, inorekin adostu gabe, pankarta lotsagabe bat egin dute. Egin dute gero denen aurrean gezur handi bat esateko.
-- Guk ez dugu gezurrik esan, - Nerea Elustondok hartu du hitza - gu egiaren bidetik egiten dugu egiten dugun guztia.
--Hori da beste gezur handi bat - Ainhoa erabat berotuta dago - Nerea denen aurrean demostratu Ilargi Beltz Egoitzean janaria dagoela!!
-- Oso errez demostratuko dut. Zuk dirua ematen ba didazu, lehenbailehen ekarriko dut janaria.
Arantxak eskua altxatu du. Ba dirudi ezin duela isilik egon.
-- Nerea hasi zaitez bilatzen ea non aurkitzen ditutzun hamar miloi Dolar.
-- Hori joko zikina da.- Nerea haserretu egin da - miloi bat Euro ere diru pila da. Gaur bertan  bi mila Dolarrekin jango luteke hemen dauden denak.
-- Baino hori ez da soluzioa - Ainhoak ba dirudi soluzio luze bat bila dabilela - guk hemen behar duguna da,
gutxienez  berrogehita hamar miloi Dolar dira. Ez da pentsatu behar janariarekin bakarrik, Egoitzan langileak daude, txoferrak, garbitzaileak, sukaldariak,erizainak, abar eta abar.
 Hori dena dago gure bizkarrean.....
Ainhoa atsedena hartzen duen bitartean, beste Lekaimeak pentsatzen ari dira, ez dute lan erreza.
Gaur ez dago batere lan errezik. Nafarrora doan bidea bete betea dago, azkenean Ertzainak sartu behar izan dute, bestela arrisku handian egongo ziren gizarajo hauek.
Ia ia nahiago dut ez begiratu, ze panorama dagoen gure aurrean....ama gazteak haur batekin eskuan eta bestea sabelean, amon zaharrak negarrez, gizon gazteak lanik gabe.....benetan txarra dela ikusten ari garena.
Lekaimeak lehotik ari dira begiratzen, batek baino gehiagok komonera joan beharko du botaka egitera.
Sinistezina da ikusten ari garena. Eta oraindik gaurko janaria dendan dago.
Ainhoak ikusten du geldik egonda ez dagoela ezer. Hemen zerbait egin behar da eta azkar.
-- Erabaki bat hartu behar dugu eta hauxe da. Hamar mila Euro gastatuko ditugu Egoitzean dauden txiroei
jaten ematen.
-- Zerbait esango dut horri buruz -. Maite ez da egongo ados proposamenarekin - txiroen artean daude  mozkorrak, alferrak, lapurrak, abar eta abar eta ni ez nago ados. Pertsona izaten saiatzen ez dena,ez du merezi laguntzarik.
Nekanek berehala eskua altxa du. Hau ere berotu da ederki.
-- Planteamentu hori nazkagarria da benetan. Pertsonak jaiotzen gara, jaiotzen garen lekuan. Inor ez dauka kulparik Afrika erdian sortu baldin bada. Edo Lasarten bizi dena eta lanik gabe geditu dena. Beste gauza bat da, adibidez bortxatzailea dena....
-- Ez, ez eta ez. Guk ezin dugu karga hori hartu - Edurne sartu da saltsan - guk ez du posible horrelako zama gure bizkar gainean ipini. Orain dela hogei urte posible zen, gaur ez eta bihar gutxiago.
-- Zergatik gutxiago?  Nerea ez dago konforme entzun duenarekin.
-- Ba oso erreza da explikatzea - Arantxak erantzungo dio -  Guk gero eta diru gutxiago dugu eta ez hori bakarrik, adibidez Udaletxeak askoz gutxiago emango digute datorren urtean, oso erreza da ulertzen...
-- Baino nik nahi dut jakin - Idoiak ez du mutututa egon nahi - momentu honetan zenbat miloi Dolar dauden
Ilargi Beltz Egoitzean ?
-- Hemen ez dago miloirik - Ainhoak hartu du bere lekua - hemen daude milaka batzuk bakarrik eta hoiek guretzat behar ditugu.
-- Nola guretzat behar ditugula? 
-- Bai Idoia, guretzat behar ditugu, zuretzat ere bai. Hemendik hiru mila urtera beharko dugu diru piskat,
bidaiatu beharko dugu beste planeta batera.
-- Beste platano batera izango da, ezta? Idoa harrituta dago erabat.
-- Idoia mozkorra zaude?
-- Mozkorra zaudena zu zara, ez dakizu zer esaten duzun.
-- Idoia!!!!! Hemendik urte batzutara, hemen, Lurrean ez da egongo janaririk eta guk alde egin beharko dugu.
-- Baino zer esaten ari zara!!!!! Ez zara kapaza gaurko arazoak konpontzeko eta hiru mila urte aipatzen dituzu....
-- Zuk non daukazu burua? Ez al zara gogoratzen, gu milaka eta milaka urte biziko garela.
Ainhoa bere onetik atera da. Idoiarekin ezin du, gehiegi da berarentzat. Aurpegia tapatu egin du, ez du nahi Idoiarekin jarraitu eztabaiada.
-- Bai gogoratzen naiz eta baita ere gogoratzen dut, guk ahal dugula jan gabe bizi. Ah eta baita ere, gogoan dut, gu egunen bateannnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnn hil egingo garela.
-- Ni bai behintzat.- Egoitzaren Arduraduna nekatua dago benetan -  Ni zure ondoan bizitzen baldin ba naiz
bostehun urte, hil egingo naiz.
Bake piskat zegoenean, berriro sartu da bulegoan zarata itsusi bat, momentu honetan ez dakit nondik datorren. Ia ziur nago Ibaitik datorrela, hori esaten dut, ordu erdi pasa delako eta jende gehiago etorriko zen.
Kontuan hartu behar da, duela hamar hilabete edo horrela, kopurua asko handitu dela. Agian bi mila edo hiru mila pertsona gehiago.

     hurrengo kapitulua

         JENDE GEHIEGI DAGO





LASAITZEA BETI ONA DA




Lekaime denak utzi dute bileretako bulegoa eta haizea hartzera atera dira kalera. Paraje horretan oso leku politak daude. Bidasoa ibai oso ederra da, ez da handia, ez da txikia, beno..... etorri behar da ikustera.
Momentu honetan ez dut denborarik gauza hoietan sartzeko.
Lekaimeak ez dira kalera atera atsedena hartzeko, hori bururatzen zait, zeren atera orduko, bi talde sortu dira. Talde batean lau daude Ainhoa, Maite, Edurne eta  Arantxa. Beste talde batean Idoia, Nerea eta Nekane.
Bi taldeek jo ta ke ari dira hitzegiten, ba dirudi zedozer handia erabaki behar dela gaur goizean.  Seguraski, azkenean Egoitzako uso urdinak lortuko dute gaur ere, Bidasoa bailarako txiroak zerbait ematera ahora.
Euskal Herriko muga faltsoan, Bidasoaren uraren gainetik ari dira emakumeak eta gizonak muga pasatzen itxaropentsu.
Itxaropena azkena da galtzen, berriro gaur saiatzeagatik ez dute ezer galduko, dena galduta daukate, ikusi besterik ez dago, beraien begietan ez dagoela bizirik.
Hala ere, ez dute pauso txikiena ere atzera ematen. Segi aurrera!!!
Hori bera ari dira egiten Egoitzako zazpi Lekaime, beste gorputz batekin noski, ikusi behar da emakume katxarro hoiek zer ezkutazen duten erropa azpian.
Hori beste momentu batean, agian jakingo dugu sekreto hori, orain bilera hasi da.
Maite Esnaola hartuko du hitza. Ba dirudi Ainhoa jarraitzen duela nahiko ikuitua  goizeko sestrarekin.
-- Gaur goizean bilera hasi dugunean, oso garbi esan du, gure laguna den Ainhoa, Ilargi Beltz Egoitzan ez dagoela janaririk inoiri jaten emateko.
Beraz, gaurko bilera esan daiteke bukatu dela. Guk behintzat ez daukagu ezer gehiago esateko.
Oso erabaki fuertea iruditu zait Maitek esan duena. Espero nuen bezela laister emango dio norbaitek erantzuna.
Isilik zegoen Nekane hartuko du hitza.
-- Maite, atera piskat lehiora eta ohartuko zara berehala, jendetza hori guk ezin dugula utzi jan gabe gosez.
-- Baina pertsona hoiek, badakite Egoitzan ez dagoela janaririk!! Maitek berehala erantzun dio.
-- Bai, baino badakite ere, hemen, Eraikuntza honen zulo batean, badagoela dirua, janaria erosteko.
Maitek keinu bat bezela egin du, ba zirudien zerbait gehiago esatera zijoala, baino ez, isildu egin da.
-- Egoitza honetan ez dago zulorik eta gutxiago diruz beteta.- Ustegabean Ainhoa sartu da - Etxe honetan dagoen dirua denek dakizute non dagoen eta zenbat den.
-- Mesede bat eskatuko diot Ainhoari - Idoia sartu da oraingoan - arrazoi bila hasten zarenean hizketan, bakar bakarrik egia erabiltzeko. Ilargi Beltz Egoitzan badago dirua. Hemen falta dena da gogoa pertsona hoieri jaten emateko.
Ainhoak hitza hartu nahi zuen, baino Arantxari utzi dio txanda.
-- Ezin dugu egon goiz osoa hori errepikatzen. Gaur egun Egoitzan ez dago dirurik eta ez hori bakarrik, ni pertsonalki ez nago ados edonorri jaten emateko.
-- Arantxa, esan duzunarekin ez nago batere ados.- Idoiak berriro parte hartu du eztabaidan- ba dakit hitz hoiekin nora zoazen eta oso oker zaude. Hona jatera etortzen direnak, denak, pertsonak dira.
-- Ez dagoena batere ados orain ni naiz. Hona jatera etortzen den  mozkor pila hori pertsonatik ez dauka ezer. Gainera mozkorrak izateaz gain, alferrak ere ba dira. Hoieri jaten ematekotan, eman behar zaie txerrijana.
-- Lotsagabea eta lotsagarria zara Arantxa.- Idoiak eskopeta atera du - Nola daiteke gizarajo batzuei abere direla esatea. Gauza bat esango dizut, orain arte pena eman didazu, bihotza kakaz beteta duzulako, hemendik aurrera nazka ere emango didazu, zeren, zure ariman pozoia besterik ez dagoelako. Ez zara gai pertsona bat maitatzeko.
-- Ez dago eskubiderik horrelako zerrikeriak esateko.- Maitek hartu du hitza presaka - Egoitzan lan eta bizi egiten dugunok, eskubide osoa dugu pentsatzen duguna esateko.
-- Ez nago ados eta gutxiago oraindik, pertsona hoiek ez daukatelako kemenik beraien burua defendatzeko.
Pentsatzen jarrita, ez dakit zer jan duzuen  haurtzaroan sentimenduak hain ustelduta edukitzeko.....
-- Nazkatu nauzu dagoeneko.- berriro Ainhoa sartu da sestran - Idoia atseden piskat hartuko dugu eta gero egingo dugu bilera. Bilera egitea ez duena nahi, ez dauka zergatik hemen egon.
-- Neri ez hasi orduz lehen lepotik tiraka. Ni ez naiz ardi epela, ni naiz Arrano harroa, Ainhoa ez ahaztu sekula Idoia Arregi pertsona dela.
Ainhoa erantsuna pentsatzen dago.
-- Ez zait inoiz hori ahaztu, baina gauza bat esan behar dizut, pertsona ez da izan behar batzutan bakarrik, egunero izan behar da.
-- Zer esan nahi duzu horrekin, berriro botako duzu edan egiten dudala.....
-- Adibidez.
-- Hara Ainhoa aholku bat emango dizut. Zuk edari garestiak edaten dituzu, beno.....baino jarraitzen baldin baduzu bizitzen zure aldamenean dauden hoiekin, bukatuko duzu pisa edaten, Biriatuko behien pisa.
-- Bukatu da oraingoz bilera!! 
Haserre dago Ainhoa, haserre benetan.
Ilargi Beltz Egoitzean bizimodua gero eta zailagoa da, seguraski zaila izango da, zeren, egoera ez da betikoa.
Biriatuko Egoitza ez da izan dena. Gaur egun, esan daiteke miserian erori dela, ez agian miseri totala, ogia egongo da jateko, hortik aurrera oso gutxi.
Beti bezela jendearen kopurua da, orain bertan hemen egongo dira  larehun pertsona gutxienez eta zer esan nahi du horrek? Ba erdia edo agian gehiago, alde egingo dutela hemendik etorri diren bezela : Baraurik.
Tristea da benetan. Txarrena da inork ez duela formula magiko bat hau dena konpontzeko.
EgoitzekoLekaimek, bai batzuk eta bai beste batzuk, burua hausten daude soluzio bat aurkitzeko, horrela dabiltza hilabete batzuk, baina ez dute ezer lortu.
Bitartean hor jarraitzen dute, hitzegin eta hitzegin, nahiz eta jakin ia ia alferrik dela.

  hurrengo kapitulua

      SOLUZIOA DAGO











EZ ZIREN LAGUNTZERA JOAN





ILARGI  BELTZeko Lekaimeak derrigortuta ikusi zuten beraien burua dirua gastatzeko Egoitza bertan.
Egoitza osoa margotu zuten, apaindu ere, baino hala ere ez zuten lortu Biriatuko herriak barkatzea.
Herri hau, beste herri Euskaldun bezela, gauza batzuk ez ditu begi onez ikusten.
Orain saiatuko naiz explikatzen ze motatako gauzak egin zituzten, baino ezer baino lehen, hasiko naiz Lekaime denen izena ematen.
Ainhoa, Idoia, Edurne, Maite, Arantxa, Nerea, Nekane.
Hara hor Lekaime denen izena, hoiek agintzen dute Ilargi Beltz Egoitzan.
Zazpi emakume hoiek, lehen emakume normalak ziren, baino Brasiletik etorri zirenean, ez ziren itzuli joan ziren bezela, oso aldatuta etorri ziren etxera.
Adibidez denak daukate gorputz ezberdina, orain denak daukate 77 kilo. batere koiperik gabe. Altura ere berdina, 1,77 eta ez hori bakarrik, urteak ere berdinak, 33 urte.
Emakume katxarro batzuk dira, ikusi egin behar da zer nolako sasoia daukaten!!!!
Eta agian horregatik Biriatun ez daude oso ondo ikusiak, zeren hemen garai bateko ohiturak daude oraindik,
baserriko ohiturak, gero Elizak oraindik bere indarra badu eta hor sortzen da arazo handiena, zeren emakume eder hoiek oraindik Eliza Katolikoan daude eta Lekaimeak dira.....
Ahaztu zait esatea nola antolatuta dagoen Biriatuko Egoitza. Bost eraikuntza ditu eta garrantzitsuena edo mugimendu gehiena duena lehendabizikoa da.
Hor daude Lekaimen gelak eta anbulategia, baita ere hor egiten dira bilerak, sendagileak ikusten dituzte gaiso dauden txiroak, abar eta abar.
Piskat atzerago daude beste lau eraikuntza, denak berdintxuak dira eta hoiek dira Egoitzeko jangelak.
Garai batean, adibidez hamabost urte, Eraikuntza denak egoten ziren beteta, gainera askotan, batez ere neguan, bi txanda eginez. Gero poliki poliki jaisten hasi zen kopurua eta gaur egun, oso oso txiro gutxi jaten du Ilargi Beltz Egoitzan.
Beno, nere ustez ondo explitatu dut, non dagoen eta zer den Egoitza. Eta ezer gehiago esan gabe, ba noa hurbiltzera, zeren ikusi egin ditut Lekaimeak bulegora sartzen.
Ze buru gutxi dudan!!!!!!!! Nola ez naiz gogoratu, gaur ostirala dela eta Egoitzan ostiralero egiten dela bilera.
Beste aldetik, ulergarria da hiru edo lau urte hona etorri gabe, piskat ahaztutzea normala dela. Gauza denak gogoratzea ezineskoa da.
Egoitzaren bulegoan sartu dira zazpi Lekaimeak, bakoitzak hartu du bere lekua. Hemendik aurrera berriketa gutxi, batez ere bizi garen egoeran.
Aspaldiko urteetan Ainhoa Gorrotxategi dago Egoitzan agintzen, emakume zintzoa da batzurentzat... nere ustez gehiengo batentzat, baina beste aldean jende asko dago bere aurka.
 Bere alde esango dut, urte txarrak tokatu zaizkiola eta horrek ez dio inoiri barkatzen.
-- Egun on deneiri. Bilera hasteko ordua iritsi  da, jarraitu baino lehen esango dut, oso zaila dela hemendik aurrera, gure Egoitzan otorduak inoiri ematea.
Gure bizian haurtzarotik hasita, ikasi dugu jaten eman behar zaiola gose dagoenari, baino zer gertatzen da ?
Guk ezin dugula gaur egun inoiri lagundu. Biriatuko Egoitza erori egin da!!!!!!!!
-- Gezurra, gezurra, mila aldiz gezurra!!!!!!!!!!!!!!Ainhoa gezurti nazkagarri bat zara!!!!!!Gorrotatzen zaitut !!
-- Idoia berriro edan duzu, - Ainhoa da hitza hartu duena - badakizu Alkoholak kalte  handia egiten dizula.
-- Zu hor ikustea kalte gehiago egiten dit. Ez zenuen inoiz lekaime izan behar. Bidasoa bailaran pertsona asko
ez dute Zoriona lortu zuregatik, zu hor zaudelako eta zuk erabakitzen duzulako, nor biziko den eta nor ez.
-- Idoia, gauza batzuk barkatzen dizkizut zure gaisotasunarengatik, baino beste batzuk ez dizkizut barkatzen!
Nik ez diot nere laguntza inoiri ukatzen, norbait etortzen bada neregana laguntza eske, beti pozik entzuten diot eta ahal dudan guztia ematen diot, baino onartzen dut, hala ere, ez dudala nahikoa lagundu.
Ni ez naiz pertsona berezia, gauza batzuk lortzen ditut eta besteak ez.
-- Miloi bat aldiz entzun dut zure diskurtsu negargarria. Gauza batean arrazoia emango dizut, egia da ez zarela pertsona berezia, sinistu ezazu ezetz, zeren, kakamokordoa baino mediokrea zara eta ez zaitez harritu
ez baldin ba diozu inoiri Zoriona oparitu.
-- Inor ez da gai inoiri Zoriona oparitzeko,- Ainhoa oso urduri jarri da -  bestela Altzako ero horren trenera igo zaitez eta hor, Euskal Herriko mozkor denak elkartzen zaretenean, agian, agian lortuko duzue kalitate gutxiko zoriona.
-- Ez dizut onartzen neri mozkorra deitzea!!! Nik edan egiten dut eta edaten dut neurrian, nere neurrian.
Eta beste gauza bat esango dizut...
-- ASKI DA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Maite Esnaola mahai gainera igo da, ipintzen duen aurpegiarekin, nabari da haserre dagoela. Ez naiz batere harritzen, sestra oso urrutira joan delako.
-- Ezin  nuen gehiago jasan egoera ero hori, ba dakit ez dela lehendabizikoa, baina berdin zait, guk ezin dugu onartu giro hori gure artean.
Hemen zazpi lekaime gaude eta ez hori bakarrik, zazpi pertsona ere bai, horregatik ezin dugu bizi elkarri min  ematen. Lotsagarria da ikustea gure bi lagun elkarri zauritzen, negargarria benetan.
Ainhoak eskua altxa du, zerbait edukiko du esateko.
-- Proposatzen dut ordu erdiko atsedena, iruditzen zait denentzat oso ondo etorriko dela.
Ainhoak planteatu duena, ondo iruditzen zait neri, eztabaidak oso bide arriskutxua hartu du eta horrelakotan
onena da lasaitzea piskat.
.
hurrengo kapitulua

 LASAITZEA  BETI  DA  ONA

NEGUA BENETAN







Igartzen dut aspaldi ez naizela etorri Bidasoa ibaira. Zenbat aldatu den paraje hau!
Pentsatzen jartzen ba naiz, gutxienez badira hiru urte ez naizela etorri eta gaur etorri naiz, lagun batek esan didalako, Biriatuko Frontoian hasi omen direla arazoak........
Ni ez naiz ausartzen esatera zer gertatzen den hemen, lehendabizi nahiago dut piskat ikusi eta norbaitekin hitzegin, Biriatun ezagun asko ditut, lanean ere ibili naiz, etxe batzuk egin genituen.
Bestaldetik esan behar dut herri txikia dela, ez ditu biztanle asko, baserri batzuk ditu eta  hemen aspaldi zegoen  Frontoi handi bat, poliki poliki usteltzen joan zena.
Egon, egon piskat.....zarata handi bat entzun dut, nagoen tokian oso gaizki kotatuta nago, hobe dut joatea beste leku batera.
Badakit non ezkutatu, aspaldi ikasi nuen hemengo berri. Txabola hau berrogehi urtean ez da ezer aldatu, gauzak zaintzen direnean asko irauten dute.
Txabolako atea itxi dut eta lehio zahar batetik  begira nago, egia esan, ez dago asko ikusteko, seguraski sestra txiki bat izanda.
Momentu lasai hau, aprobetxatuko dut zuri explikatzeko zer eta nola joan zen hondatzen Biriatuko Frontoi eder hura.
Urte aberatsak izan ziren Bidasoa bailaran , kontrabandoa zegoen egunero eta egun osoa, dirua zebilen ibai inguruan hautsa bezela, ze urte izan ziren haiek.!!!
Baina, beti badago baina bat, gauzak ez ziren ondo egin, adibidez gau askotan Frontoian zeuden 10.000 mila portuges lo egiten.
Gehiegi zen, gainera oso gehiegi, kontuan hartu behar da Frontoian 300 pertsona kabitzen zirela.
Eta azkenean hasi zen ondamendia, teilatua erori egin zen, horrek esan nahi du neguan ez zegoela lanik. Gero frontisa erori zen eta orduan ez zegoen lanik ez neguan eta ez udaran. Tarteka lan piskat zegoen, baina ez garai batean bezela, ezta pentsatu ere!
Eta hara non, egun batean gizon bat azaldu zen Biriatun, gizon dotorea, Euskalduna, Artzaia, beno artzaia izango zen, zeren Hondarribira etorri zen bere hegazkinarekin.
Gizon harek eman zion  herriko serorari Biloi bat Dolar, Bidasoa bailarako txiroak ondo bizitzeko. Ondo bizitzeko.....zahartzaroan edo gaisotu ezkero, ez alferkerian parrandan bizitzeko.
Gizon horren izena ez dut esango eta serorena ere ez, zeren gero ahal da gertatu TXURREROEN ENPARANTZAn bezela, mundu guztia daki nor den ENPARANTZAKO Nagusia, Joxe Mari Labaka.
Jarraituz hemengo kontuekin, esan behar dut, laister hasi zirela Ameriketako Dolarrak gastatzen, normala zen bezela. Frontoia, beno gelditzen zen puskat, aste betean garbitu zuten eta hasi zen Obra erraldoi bat.
Nik Obra erraldoi hura ikusi nuenean pena sentitu nuen, pena handia, Frontoia desagertu zen eta hori gutxi izango balitz bezela, bost etxe handi egin zituzten.
Biriatu osoa harritu zen eta ez hori bakarrik, haserretu ere egin zen herri txiki hau.
Gerora esan ziguten, Eraikuntza hura egin zela, Bidasoa bailaran bizi ziren txiroak laguntzeko.....
Orduan herriak hartu zuen beste jarrera, poliki poliki hasi ginen maitatzen Ilargi Beltz , hori da izena jarri ziotena Egoitza handi honi.
Ze urte ederrak izan ziren haiek ere, dirua bazegoen eta dirua egon ezkero...ez dago dena, baino asko dago.
Urteak egon zen Ilargi Beltz sekulako laguntza ematen Bidasoa Bailarari, ia ia esan daiteke atzo arte eman duela laguntza eder hori, baino Biriatuko Egoitza gaisotu egin da eta ba dirudi larri dagoela.
Uzten dut lagun, ondo ulertu duzula nik esandakoa. Agian ez dut dena ondo ondo esan, baina gutxi gorabehera, hori da hemengo errealitatea.
Beno ez errealitate osoa.....hemen ba dago beste zerbait esan behar dena....eta onena izango da lehenbailehen esatea.
Orain dela hogei urte, Ilargi Beltz Egoitzan zeuden zazpi Lekaime, diru asko zegoen Egoitzan eta noski, gastatzeko gogoa ere eta gastatu zuten pila bat.
Nere ustez igarri egin zuten diru kopurua poliki poliki jaisten ari zela eta dena gastatu baino lehenago Ameriketara joan ziren, Brasilea hain zuzen.
Biriatuko herria pentsatu zuen joan zirela bertako jendeari laguntzera, baina ez zen hala izan, joan ziren......
ez dakit nola esan ere, bere gorputzari sekulako aldaketa emateko.

hurrengo kapitulua
 EZ ZIREN LAGUNTZERA JOAN