SOLUZIOA DAGO
Denborak presa dauka, agian dakielako hemen ez dagoela lekurik gehiago, bestela batzuk uretara sartu beharko dute.
Hori ez da inoiz gertatu eta ez zait iruditzen gaur gertatuko denik.
Hemen beste zerbait gertatu dena dago. IDOIAK, NEKANE, eta NEREA pankarta handi bat egin dute.
ILARGI BELTZ EGOITZEAN JANARIA BADAGO.
Orain arte triste xamar zeudenak, orain animatu egin dira. Hori da gertatzen dena, pertsonak bizian bizirik jarraitzen dutenean.
Baina ez dira bakarrak. Ainhoak bukatutzak eman du atsedena eta berriro prest dago bilera hasteko.
Garbi ikusi du zazpi Lekaimeak bertan daudela eta noski, horrek esan nahi du......auskalo zer.
-- Beste modura hasi nahi nuen bilera - Ainhoa hasi da - baina egoera egosgorra da eta egosgorra da hemengo hiru Lekaime azpijokoa egiten ari direlako. Inoiri esan gabe, inorekin adostu gabe, pankarta lotsagabe bat egin dute. Egin dute gero denen aurrean gezur handi bat esateko.
-- Guk ez dugu gezurrik esan, - Nerea Elustondok hartu du hitza - gu egiaren bidetik egiten dugu egiten dugun guztia.
--Hori da beste gezur handi bat - Ainhoa erabat berotuta dago - Nerea denen aurrean demostratu Ilargi Beltz Egoitzean janaria dagoela!!
-- Oso errez demostratuko dut. Zuk dirua ematen ba didazu, lehenbailehen ekarriko dut janaria.
Arantxak eskua altxatu du. Ba dirudi ezin duela isilik egon.
-- Nerea hasi zaitez bilatzen ea non aurkitzen ditutzun hamar miloi Dolar.
-- Hori joko zikina da.- Nerea haserretu egin da - miloi bat Euro ere diru pila da. Gaur bertan bi mila Dolarrekin jango luteke hemen dauden denak.
-- Baino hori ez da soluzioa - Ainhoak ba dirudi soluzio luze bat bila dabilela - guk hemen behar duguna da,
gutxienez berrogehita hamar miloi Dolar dira. Ez da pentsatu behar janariarekin bakarrik, Egoitzan langileak daude, txoferrak, garbitzaileak, sukaldariak,erizainak, abar eta abar.
Hori dena dago gure bizkarrean.....
Ainhoa atsedena hartzen duen bitartean, beste Lekaimeak pentsatzen ari dira, ez dute lan erreza.
Gaur ez dago batere lan errezik. Nafarrora doan bidea bete betea dago, azkenean Ertzainak sartu behar izan dute, bestela arrisku handian egongo ziren gizarajo hauek.
Ia ia nahiago dut ez begiratu, ze panorama dagoen gure aurrean....ama gazteak haur batekin eskuan eta bestea sabelean, amon zaharrak negarrez, gizon gazteak lanik gabe.....benetan txarra dela ikusten ari garena.
Lekaimeak lehotik ari dira begiratzen, batek baino gehiagok komonera joan beharko du botaka egitera.
Sinistezina da ikusten ari garena. Eta oraindik gaurko janaria dendan dago.
Ainhoak ikusten du geldik egonda ez dagoela ezer. Hemen zerbait egin behar da eta azkar.
-- Erabaki bat hartu behar dugu eta hauxe da. Hamar mila Euro gastatuko ditugu Egoitzean dauden txiroei
jaten ematen.
-- Zerbait esango dut horri buruz -. Maite ez da egongo ados proposamenarekin - txiroen artean daude mozkorrak, alferrak, lapurrak, abar eta abar eta ni ez nago ados. Pertsona izaten saiatzen ez dena,ez du merezi laguntzarik.
Nekanek berehala eskua altxa du. Hau ere berotu da ederki.
-- Planteamentu hori nazkagarria da benetan. Pertsonak jaiotzen gara, jaiotzen garen lekuan. Inor ez dauka kulparik Afrika erdian sortu baldin bada. Edo Lasarten bizi dena eta lanik gabe geditu dena. Beste gauza bat da, adibidez bortxatzailea dena....
-- Ez, ez eta ez. Guk ezin dugu karga hori hartu - Edurne sartu da saltsan - guk ez du posible horrelako zama gure bizkar gainean ipini. Orain dela hogei urte posible zen, gaur ez eta bihar gutxiago.
-- Zergatik gutxiago? Nerea ez dago konforme entzun duenarekin.
-- Ba oso erreza da explikatzea - Arantxak erantzungo dio - Guk gero eta diru gutxiago dugu eta ez hori bakarrik, adibidez Udaletxeak askoz gutxiago emango digute datorren urtean, oso erreza da ulertzen...
-- Baino nik nahi dut jakin - Idoiak ez du mutututa egon nahi - momentu honetan zenbat miloi Dolar dauden
Ilargi Beltz Egoitzean ?
-- Hemen ez dago miloirik - Ainhoak hartu du bere lekua - hemen daude milaka batzuk bakarrik eta hoiek guretzat behar ditugu.
-- Nola guretzat behar ditugula?
-- Bai Idoia, guretzat behar ditugu, zuretzat ere bai. Hemendik hiru mila urtera beharko dugu diru piskat,
bidaiatu beharko dugu beste planeta batera.
-- Beste platano batera izango da, ezta? Idoa harrituta dago erabat.
-- Idoia mozkorra zaude?
-- Mozkorra zaudena zu zara, ez dakizu zer esaten duzun.
-- Idoia!!!!! Hemendik urte batzutara, hemen, Lurrean ez da egongo janaririk eta guk alde egin beharko dugu.
-- Baino zer esaten ari zara!!!!! Ez zara kapaza gaurko arazoak konpontzeko eta hiru mila urte aipatzen dituzu....
-- Zuk non daukazu burua? Ez al zara gogoratzen, gu milaka eta milaka urte biziko garela.
Ainhoa bere onetik atera da. Idoiarekin ezin du, gehiegi da berarentzat. Aurpegia tapatu egin du, ez du nahi Idoiarekin jarraitu eztabaiada.
-- Bai gogoratzen naiz eta baita ere gogoratzen dut, guk ahal dugula jan gabe bizi. Ah eta baita ere, gogoan dut, gu egunen bateannnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnn hil egingo garela.
-- Ni bai behintzat.- Egoitzaren Arduraduna nekatua dago benetan - Ni zure ondoan bizitzen baldin ba naiz
bostehun urte, hil egingo naiz.
Bake piskat zegoenean, berriro sartu da bulegoan zarata itsusi bat, momentu honetan ez dakit nondik datorren. Ia ziur nago Ibaitik datorrela, hori esaten dut, ordu erdi pasa delako eta jende gehiago etorriko zen.
Kontuan hartu behar da, duela hamar hilabete edo horrela, kopurua asko handitu dela. Agian bi mila edo hiru mila pertsona gehiago.
hurrengo kapitulua
JENDE GEHIEGI DAGO
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario