LASAITZEA BETI ONA DA
Lekaime denak utzi dute bileretako bulegoa eta haizea hartzera atera dira kalera. Paraje horretan oso leku politak daude. Bidasoa ibai oso ederra da, ez da handia, ez da txikia, beno..... etorri behar da ikustera.
Momentu honetan ez dut denborarik gauza hoietan sartzeko.
Lekaimeak ez dira kalera atera atsedena hartzeko, hori bururatzen zait, zeren atera orduko, bi talde sortu dira. Talde batean lau daude Ainhoa, Maite, Edurne eta Arantxa. Beste talde batean Idoia, Nerea eta Nekane.
Bi taldeek jo ta ke ari dira hitzegiten, ba dirudi zedozer handia erabaki behar dela gaur goizean. Seguraski, azkenean Egoitzako uso urdinak lortuko dute gaur ere, Bidasoa bailarako txiroak zerbait ematera ahora.
Euskal Herriko muga faltsoan, Bidasoaren uraren gainetik ari dira emakumeak eta gizonak muga pasatzen itxaropentsu.
Itxaropena azkena da galtzen, berriro gaur saiatzeagatik ez dute ezer galduko, dena galduta daukate, ikusi besterik ez dago, beraien begietan ez dagoela bizirik.
Hala ere, ez dute pauso txikiena ere atzera ematen. Segi aurrera!!!
Hori bera ari dira egiten Egoitzako zazpi Lekaime, beste gorputz batekin noski, ikusi behar da emakume katxarro hoiek zer ezkutazen duten erropa azpian.
Hori beste momentu batean, agian jakingo dugu sekreto hori, orain bilera hasi da.
Maite Esnaola hartuko du hitza. Ba dirudi Ainhoa jarraitzen duela nahiko ikuitua goizeko sestrarekin.
-- Gaur goizean bilera hasi dugunean, oso garbi esan du, gure laguna den Ainhoa, Ilargi Beltz Egoitzan ez dagoela janaririk inoiri jaten emateko.
Beraz, gaurko bilera esan daiteke bukatu dela. Guk behintzat ez daukagu ezer gehiago esateko.
Oso erabaki fuertea iruditu zait Maitek esan duena. Espero nuen bezela laister emango dio norbaitek erantzuna.
Isilik zegoen Nekane hartuko du hitza.
-- Maite, atera piskat lehiora eta ohartuko zara berehala, jendetza hori guk ezin dugula utzi jan gabe gosez.
-- Baina pertsona hoiek, badakite Egoitzan ez dagoela janaririk!! Maitek berehala erantzun dio.
-- Bai, baino badakite ere, hemen, Eraikuntza honen zulo batean, badagoela dirua, janaria erosteko.
Maitek keinu bat bezela egin du, ba zirudien zerbait gehiago esatera zijoala, baino ez, isildu egin da.
-- Egoitza honetan ez dago zulorik eta gutxiago diruz beteta.- Ustegabean Ainhoa sartu da - Etxe honetan dagoen dirua denek dakizute non dagoen eta zenbat den.
-- Mesede bat eskatuko diot Ainhoari - Idoia sartu da oraingoan - arrazoi bila hasten zarenean hizketan, bakar bakarrik egia erabiltzeko. Ilargi Beltz Egoitzan badago dirua. Hemen falta dena da gogoa pertsona hoieri jaten emateko.
Ainhoak hitza hartu nahi zuen, baino Arantxari utzi dio txanda.
-- Ezin dugu egon goiz osoa hori errepikatzen. Gaur egun Egoitzan ez dago dirurik eta ez hori bakarrik, ni pertsonalki ez nago ados edonorri jaten emateko.
-- Arantxa, esan duzunarekin ez nago batere ados.- Idoiak berriro parte hartu du eztabaidan- ba dakit hitz hoiekin nora zoazen eta oso oker zaude. Hona jatera etortzen direnak, denak, pertsonak dira.
-- Ez dagoena batere ados orain ni naiz. Hona jatera etortzen den mozkor pila hori pertsonatik ez dauka ezer. Gainera mozkorrak izateaz gain, alferrak ere ba dira. Hoieri jaten ematekotan, eman behar zaie txerrijana.
-- Lotsagabea eta lotsagarria zara Arantxa.- Idoiak eskopeta atera du - Nola daiteke gizarajo batzuei abere direla esatea. Gauza bat esango dizut, orain arte pena eman didazu, bihotza kakaz beteta duzulako, hemendik aurrera nazka ere emango didazu, zeren, zure ariman pozoia besterik ez dagoelako. Ez zara gai pertsona bat maitatzeko.
-- Ez dago eskubiderik horrelako zerrikeriak esateko.- Maitek hartu du hitza presaka - Egoitzan lan eta bizi egiten dugunok, eskubide osoa dugu pentsatzen duguna esateko.
-- Ez nago ados eta gutxiago oraindik, pertsona hoiek ez daukatelako kemenik beraien burua defendatzeko.
Pentsatzen jarrita, ez dakit zer jan duzuen haurtzaroan sentimenduak hain ustelduta edukitzeko.....
-- Nazkatu nauzu dagoeneko.- berriro Ainhoa sartu da sestran - Idoia atseden piskat hartuko dugu eta gero egingo dugu bilera. Bilera egitea ez duena nahi, ez dauka zergatik hemen egon.
-- Neri ez hasi orduz lehen lepotik tiraka. Ni ez naiz ardi epela, ni naiz Arrano harroa, Ainhoa ez ahaztu sekula Idoia Arregi pertsona dela.
Ainhoa erantsuna pentsatzen dago.
-- Ez zait inoiz hori ahaztu, baina gauza bat esan behar dizut, pertsona ez da izan behar batzutan bakarrik, egunero izan behar da.
-- Zer esan nahi duzu horrekin, berriro botako duzu edan egiten dudala.....
-- Adibidez.
-- Hara Ainhoa aholku bat emango dizut. Zuk edari garestiak edaten dituzu, beno.....baino jarraitzen baldin baduzu bizitzen zure aldamenean dauden hoiekin, bukatuko duzu pisa edaten, Biriatuko behien pisa.
-- Bukatu da oraingoz bilera!!
Haserre dago Ainhoa, haserre benetan.
Ilargi Beltz Egoitzean bizimodua gero eta zailagoa da, seguraski zaila izango da, zeren, egoera ez da betikoa.
Biriatuko Egoitza ez da izan dena. Gaur egun, esan daiteke miserian erori dela, ez agian miseri totala, ogia egongo da jateko, hortik aurrera oso gutxi.
Beti bezela jendearen kopurua da, orain bertan hemen egongo dira larehun pertsona gutxienez eta zer esan nahi du horrek? Ba erdia edo agian gehiago, alde egingo dutela hemendik etorri diren bezela : Baraurik.
Tristea da benetan. Txarrena da inork ez duela formula magiko bat hau dena konpontzeko.
EgoitzekoLekaimek, bai batzuk eta bai beste batzuk, burua hausten daude soluzio bat aurkitzeko, horrela dabiltza hilabete batzuk, baina ez dute ezer lortu.
Bitartean hor jarraitzen dute, hitzegin eta hitzegin, nahiz eta jakin ia ia alferrik dela.
hurrengo kapitulua
SOLUZIOA DAGO
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario