EZ ZIREN LAGUNTZERA JOAN
ILARGI BELTZeko Lekaimeak derrigortuta ikusi zuten beraien burua dirua gastatzeko Egoitza bertan.
Egoitza osoa margotu zuten, apaindu ere, baino hala ere ez zuten lortu Biriatuko herriak barkatzea.
Herri hau, beste herri Euskaldun bezela, gauza batzuk ez ditu begi onez ikusten.
Orain saiatuko naiz explikatzen ze motatako gauzak egin zituzten, baino ezer baino lehen, hasiko naiz Lekaime denen izena ematen.
Ainhoa, Idoia, Edurne, Maite, Arantxa, Nerea, Nekane.
Hara hor Lekaime denen izena, hoiek agintzen dute Ilargi Beltz Egoitzan.
Zazpi emakume hoiek, lehen emakume normalak ziren, baino Brasiletik etorri zirenean, ez ziren itzuli joan ziren bezela, oso aldatuta etorri ziren etxera.
Adibidez denak daukate gorputz ezberdina, orain denak daukate 77 kilo. batere koiperik gabe. Altura ere berdina, 1,77 eta ez hori bakarrik, urteak ere berdinak, 33 urte.
Emakume katxarro batzuk dira, ikusi egin behar da zer nolako sasoia daukaten!!!!
Eta agian horregatik Biriatun ez daude oso ondo ikusiak, zeren hemen garai bateko ohiturak daude oraindik,
baserriko ohiturak, gero Elizak oraindik bere indarra badu eta hor sortzen da arazo handiena, zeren emakume eder hoiek oraindik Eliza Katolikoan daude eta Lekaimeak dira.....
Ahaztu zait esatea nola antolatuta dagoen Biriatuko Egoitza. Bost eraikuntza ditu eta garrantzitsuena edo mugimendu gehiena duena lehendabizikoa da.
Hor daude Lekaimen gelak eta anbulategia, baita ere hor egiten dira bilerak, sendagileak ikusten dituzte gaiso dauden txiroak, abar eta abar.
Piskat atzerago daude beste lau eraikuntza, denak berdintxuak dira eta hoiek dira Egoitzeko jangelak.
Garai batean, adibidez hamabost urte, Eraikuntza denak egoten ziren beteta, gainera askotan, batez ere neguan, bi txanda eginez. Gero poliki poliki jaisten hasi zen kopurua eta gaur egun, oso oso txiro gutxi jaten du Ilargi Beltz Egoitzan.
Beno, nere ustez ondo explitatu dut, non dagoen eta zer den Egoitza. Eta ezer gehiago esan gabe, ba noa hurbiltzera, zeren ikusi egin ditut Lekaimeak bulegora sartzen.
Ze buru gutxi dudan!!!!!!!! Nola ez naiz gogoratu, gaur ostirala dela eta Egoitzan ostiralero egiten dela bilera.
Beste aldetik, ulergarria da hiru edo lau urte hona etorri gabe, piskat ahaztutzea normala dela. Gauza denak gogoratzea ezineskoa da.
Egoitzaren bulegoan sartu dira zazpi Lekaimeak, bakoitzak hartu du bere lekua. Hemendik aurrera berriketa gutxi, batez ere bizi garen egoeran.
Aspaldiko urteetan Ainhoa Gorrotxategi dago Egoitzan agintzen, emakume zintzoa da batzurentzat... nere ustez gehiengo batentzat, baina beste aldean jende asko dago bere aurka.
Bere alde esango dut, urte txarrak tokatu zaizkiola eta horrek ez dio inoiri barkatzen.
-- Egun on deneiri. Bilera hasteko ordua iritsi da, jarraitu baino lehen esango dut, oso zaila dela hemendik aurrera, gure Egoitzan otorduak inoiri ematea.
Gure bizian haurtzarotik hasita, ikasi dugu jaten eman behar zaiola gose dagoenari, baino zer gertatzen da ?
Guk ezin dugula gaur egun inoiri lagundu. Biriatuko Egoitza erori egin da!!!!!!!!
-- Gezurra, gezurra, mila aldiz gezurra!!!!!!!!!!!!!!Ainhoa gezurti nazkagarri bat zara!!!!!!Gorrotatzen zaitut !!
-- Idoia berriro edan duzu, - Ainhoa da hitza hartu duena - badakizu Alkoholak kalte handia egiten dizula.
-- Zu hor ikustea kalte gehiago egiten dit. Ez zenuen inoiz lekaime izan behar. Bidasoa bailaran pertsona asko
ez dute Zoriona lortu zuregatik, zu hor zaudelako eta zuk erabakitzen duzulako, nor biziko den eta nor ez.
-- Idoia, gauza batzuk barkatzen dizkizut zure gaisotasunarengatik, baino beste batzuk ez dizkizut barkatzen!
Nik ez diot nere laguntza inoiri ukatzen, norbait etortzen bada neregana laguntza eske, beti pozik entzuten diot eta ahal dudan guztia ematen diot, baino onartzen dut, hala ere, ez dudala nahikoa lagundu.
Ni ez naiz pertsona berezia, gauza batzuk lortzen ditut eta besteak ez.
-- Miloi bat aldiz entzun dut zure diskurtsu negargarria. Gauza batean arrazoia emango dizut, egia da ez zarela pertsona berezia, sinistu ezazu ezetz, zeren, kakamokordoa baino mediokrea zara eta ez zaitez harritu
ez baldin ba diozu inoiri Zoriona oparitu.
-- Inor ez da gai inoiri Zoriona oparitzeko,- Ainhoa oso urduri jarri da - bestela Altzako ero horren trenera igo zaitez eta hor, Euskal Herriko mozkor denak elkartzen zaretenean, agian, agian lortuko duzue kalitate gutxiko zoriona.
-- Ez dizut onartzen neri mozkorra deitzea!!! Nik edan egiten dut eta edaten dut neurrian, nere neurrian.
Eta beste gauza bat esango dizut...
-- ASKI DA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Maite Esnaola mahai gainera igo da, ipintzen duen aurpegiarekin, nabari da haserre dagoela. Ez naiz batere harritzen, sestra oso urrutira joan delako.
-- Ezin nuen gehiago jasan egoera ero hori, ba dakit ez dela lehendabizikoa, baina berdin zait, guk ezin dugu onartu giro hori gure artean.
Hemen zazpi lekaime gaude eta ez hori bakarrik, zazpi pertsona ere bai, horregatik ezin dugu bizi elkarri min ematen. Lotsagarria da ikustea gure bi lagun elkarri zauritzen, negargarria benetan.
Ainhoak eskua altxa du, zerbait edukiko du esateko.
-- Proposatzen dut ordu erdiko atsedena, iruditzen zait denentzat oso ondo etorriko dela.
Ainhoak planteatu duena, ondo iruditzen zait neri, eztabaidak oso bide arriskutxua hartu du eta horrelakotan
onena da lasaitzea piskat.
.
hurrengo kapitulua
LASAITZEA BETI DA ONA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario