NEGUA BENETAN
Igartzen dut aspaldi ez naizela etorri Bidasoa ibaira. Zenbat aldatu den paraje hau!
Pentsatzen jartzen ba naiz, gutxienez badira hiru urte ez naizela etorri eta gaur etorri naiz, lagun batek esan didalako, Biriatuko Frontoian hasi omen direla arazoak........
Ni ez naiz ausartzen esatera zer gertatzen den hemen, lehendabizi nahiago dut piskat ikusi eta norbaitekin hitzegin, Biriatun ezagun asko ditut, lanean ere ibili naiz, etxe batzuk egin genituen.
Bestaldetik esan behar dut herri txikia dela, ez ditu biztanle asko, baserri batzuk ditu eta hemen aspaldi zegoen Frontoi handi bat, poliki poliki usteltzen joan zena.
Egon, egon piskat.....zarata handi bat entzun dut, nagoen tokian oso gaizki kotatuta nago, hobe dut joatea beste leku batera.
Badakit non ezkutatu, aspaldi ikasi nuen hemengo berri. Txabola hau berrogehi urtean ez da ezer aldatu, gauzak zaintzen direnean asko irauten dute.
Txabolako atea itxi dut eta lehio zahar batetik begira nago, egia esan, ez dago asko ikusteko, seguraski sestra txiki bat izanda.
Momentu lasai hau, aprobetxatuko dut zuri explikatzeko zer eta nola joan zen hondatzen Biriatuko Frontoi eder hura.
Urte aberatsak izan ziren Bidasoa bailaran , kontrabandoa zegoen egunero eta egun osoa, dirua zebilen ibai inguruan hautsa bezela, ze urte izan ziren haiek.!!!
Baina, beti badago baina bat, gauzak ez ziren ondo egin, adibidez gau askotan Frontoian zeuden 10.000 mila portuges lo egiten.
Gehiegi zen, gainera oso gehiegi, kontuan hartu behar da Frontoian 300 pertsona kabitzen zirela.
Eta azkenean hasi zen ondamendia, teilatua erori egin zen, horrek esan nahi du neguan ez zegoela lanik. Gero frontisa erori zen eta orduan ez zegoen lanik ez neguan eta ez udaran. Tarteka lan piskat zegoen, baina ez garai batean bezela, ezta pentsatu ere!
Eta hara non, egun batean gizon bat azaldu zen Biriatun, gizon dotorea, Euskalduna, Artzaia, beno artzaia izango zen, zeren Hondarribira etorri zen bere hegazkinarekin.
Gizon harek eman zion herriko serorari Biloi bat Dolar, Bidasoa bailarako txiroak ondo bizitzeko. Ondo bizitzeko.....zahartzaroan edo gaisotu ezkero, ez alferkerian parrandan bizitzeko.
Gizon horren izena ez dut esango eta serorena ere ez, zeren gero ahal da gertatu TXURREROEN ENPARANTZAn bezela, mundu guztia daki nor den ENPARANTZAKO Nagusia, Joxe Mari Labaka.
Jarraituz hemengo kontuekin, esan behar dut, laister hasi zirela Ameriketako Dolarrak gastatzen, normala zen bezela. Frontoia, beno gelditzen zen puskat, aste betean garbitu zuten eta hasi zen Obra erraldoi bat.
Nik Obra erraldoi hura ikusi nuenean pena sentitu nuen, pena handia, Frontoia desagertu zen eta hori gutxi izango balitz bezela, bost etxe handi egin zituzten.
Biriatu osoa harritu zen eta ez hori bakarrik, haserretu ere egin zen herri txiki hau.
Gerora esan ziguten, Eraikuntza hura egin zela, Bidasoa bailaran bizi ziren txiroak laguntzeko.....
Orduan herriak hartu zuen beste jarrera, poliki poliki hasi ginen maitatzen Ilargi Beltz , hori da izena jarri ziotena Egoitza handi honi.
Ze urte ederrak izan ziren haiek ere, dirua bazegoen eta dirua egon ezkero...ez dago dena, baino asko dago.
Urteak egon zen Ilargi Beltz sekulako laguntza ematen Bidasoa Bailarari, ia ia esan daiteke atzo arte eman duela laguntza eder hori, baino Biriatuko Egoitza gaisotu egin da eta ba dirudi larri dagoela.
Uzten dut lagun, ondo ulertu duzula nik esandakoa. Agian ez dut dena ondo ondo esan, baina gutxi gorabehera, hori da hemengo errealitatea.
Beno ez errealitate osoa.....hemen ba dago beste zerbait esan behar dena....eta onena izango da lehenbailehen esatea.
Orain dela hogei urte, Ilargi Beltz Egoitzan zeuden zazpi Lekaime, diru asko zegoen Egoitzan eta noski, gastatzeko gogoa ere eta gastatu zuten pila bat.
Nere ustez igarri egin zuten diru kopurua poliki poliki jaisten ari zela eta dena gastatu baino lehenago Ameriketara joan ziren, Brasilea hain zuzen.
Biriatuko herria pentsatu zuen joan zirela bertako jendeari laguntzera, baina ez zen hala izan, joan ziren......
ez dakit nola esan ere, bere gorputzari sekulako aldaketa emateko.
hurrengo kapitulua
EZ ZIREN LAGUNTZERA JOAN
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario